REAL SOCIEDAD 1-0 ATHLETIC CLUB

Hasiera ezin hobea!

Vídeo

Urtea hasteko modurik onena garaipena zen. Txuri-urdinek bat eta huts irabazi dute Athletic Cluben aurka jokatutako euskal derbia. Gipuzkoarrek denboraldi historikoa egiten jarraitzen dute.

Derbia derbia da, eta nola ez, emozioz beteriko goiza bizi izan dugu Reale Arenan. Txuri-urdinek, zaleen babesarekin, jokoaren nagusitasuna izan dute partida hasieran. Natalia Arroyoren jokalariek hirugarren minutuan izan dute lehenengo aukera arriskutsua, baina Mariasun Quiñonesek Amaiurren gola ekidin du. Minutu gutxi barru, kanpokoen atezainak berriro ere ekidin du gipuzkoarren lehenengo gola. Realak golaren bila jarraitu du, eta hogeita bigarren minutuan lortu dute helburua: Nerea Eizagirrek, gure kapitainak, goizeko lehenengoa egin du areaz kanpoko gol ikaragarri bati esker. Gabyk bere oinetan izan du bigarrena, baina bere jaurtiketa langa gainetik joan da. Elene Letek geldiketa izugarria egin du berdinketa ekiditeko lehenengo zatia amaitzeko minutu gutxiren faltan. Intentsitate handiko lehenengo zatia izan da, eta sentsazio onekin erretiratu dira etxekoak aldageletara.

Bigarren zatiaren hasieran kanpokoak berdinketaren bila irten dira. Horrela, lehenengo minutuetan, Athletic Club izan da nagusi zelaian, baina gol aukera garbirik sortu gabe. Azkenengo minutuetan bizkaitarrek estutu egin dute banakoa lortzeko helburuarekin, baina txuri-urdinek defentsan egindako lanak markagailua mugitzea eragotzi du eta derbia Reale Arenan geratu da.

Zorion handiko goiza gure zaletuekin batera. Natalia Arroyoren taldeak hirugarren derbia jarraian irabazi du eta garaipenarekin hasi du urtea. Txuri-urdinen denboraldia bikaina izaten ari da eta sailkapeneko bigarren postuan jarraitzen dute. Jarrai dezala erritmoak 2022an! Aurrera Reala!

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Elene, Iraia, Etxezarreta, Vanegas, Nuria R., I. Arnaiz (Maddi, min. 90), N. Eizagirre (Allegra, min. 65)., Gaby, Gemma (Jensen, min.81), Amaiur (Izarne, min. 90) eta Franssi.

Athletic Club: Quiñones, Moraza, Garazi, Valdezate, M. Unzue (Itxaso, min.82), Oihane, Istillart, Azkona, L. Garcia (Eunate, min. 82), Erika Vazquez (Pinedo, min.72) eta Peke (Arana, min.72).

Gola: 1-0: Nerea Eizagirre, min. 22

Epailea: Gil Soriano. Txartel horia atera dio kanpoko Istillarti.

Asistentzia: 5293 ikusle. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!