Deportivo 2-4 Real Sociedad

Hasiera ezinhobea

Vídeo

Hirutik hiru. Ezin da hobeto hasi. Partida zail batean, txuri-urdinek garaipena lortu dute bere aukerak ondo aprobetxatuz. Bikain hasi dira eta, berdinketa lortu eta gero etxekoek, Realak buelta eman dio egoerari. Juanmi, Illarra (2) eta Llorenteren golek zapore handia utzi du Riazorren.

Lehen minutuak harrigarriak izan dira. Laugarren minuturako bi gol, Juanmi eta Illarraren eskutik. Baina partida osoa geratzen zen eta Deporrek goruntz egin du pixkanaka eta baita gola egin ere ordue erdia baino lehen. Atsedenaren aurretik, epaileak ez du adierazi Januzaji eginiko penalti argia.

Neurketa berriro hasi eta berehala Andonek berdinketa ipini du. Partida ireki egin da eta bi taldeek aukerak izan dituzte. Realak argienak. Iñigo gutxigatik bidali du erremate on bat kanpora. Azken txanpan gipuzkoarrek abiadura handitu dute garaipenaren bila eta saria iritsi da. Llorentek gola egin du korner batean eta Illarrak, jokaldi handi batean, laugarrena garaipena sinatzeko.

Reala bikain jarraitzen du. Garaipen berria lortu du hasiera baten ndoren eta etxekoen berdinketari buelta emanez. Egiten duen gauzetan sinisten du eta bikain gauzatzen du. Gera ez dadila. Orain, UEFA Europa Leagueko debutaren bila.

Fitxa teknikoa:

RC Deportivo: Tyton, Juanfran, Schar, Sidnei, Luisinho, Guilherme, Pedro Mosquera (k), Fede Cartabia (Fede Valverde, min.64), Bruno Gama (Lucas, min.50), Adrián eta Andone (Bakkali, min.71).

Real Sociedad: Rulli, Odriozola, Aritz, I. Martínez (Llorente R., min.66), Rodrigues, Illarra, Zurutuza, X. Prieto (k), Januzaj (Carlos V., min.74), Juanmi (Canales, min.54) eta Willian J.

Golak: 0-1: Juanmi, min.3. 0-2: Illarra, min.4. 1-2: Adrián, min.27. 2-2: Andone, min.50. 2-3: Llorente R., min.83. 2-4: Illarra, min.86.

Epailea: Munuera Montero. Txartel horiak Guilherme, Juanmi, Rodrigues eta Odriozola.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!