Gure hirugarren taldeak berdinketa ona lortu du Zubietan Portugaleteren aurka denboraldiaren hasieran. Lehenengo zatian markagailua ez da mugitu. Realak baloiaren jabetza izan du eta nagusi izan da, baina ia arriskurik sortu gabe aurkariaren atearekiko. Neurketak erritmoa hartu duenean atsedenaldira iritsi gara.
Txuri-urdinek jarraipena eman diote aldageletara joan baino lehen izandako minutuei onei eta, kontraeraso batean, Martinek aurretik jarri du talde txuri-urdina, ezkerkada bikain bati esker. Baina bizkaitarrek azkar erantzun ondoren banakoa egin dute penaltiz, Isuardiren golarekin. Gipuzkoarrek sufritu egin dute horren ostean, baina azkeneko minutuetan gertu izan dute garaipena pare bat jokaldi arriskutsurekin. Hasiera ona talde handi baten aurka, multzoko favorito nagusiena lehen postua lortzeko. Hurrengo astean, Sergio Franciscoren mutilek Santutxu bisitatuko dute.
Fitxa teknikoa:
Real C: Ruiz Zeberio, Gabilondo, Elosegi, Ezkurdia, Crotto (Zoilo, min. 70), Valtierra (Cantero, min. 64), Martin, Sanchez (Carbonell, min. 79), Regil, Galarreta, Lobete.
Portugalete: Jorge, Axel, Artabe, Cuberia, Santamaria, Celihueta, Jonfi (Bittor, min. 66), Txopi (Alonso, min. 56), López (Ibai, min. 83), Isuardi, Güemes.
Golak: 1-0: Martin, min. 49; 1-1: Isuardi (p.), min. 55
Epailea: Rivas. Txartel horia erakutsi die etxeko Gabilondori eta kanpoko Guemes, Isuardi eta Santamariari.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin