CD IZARRA 4-0 REAL C

Hasiera txarra

Gure hirugarren taldeak 4-0 galdu du Merkataondoan CD Izarraren aurka denboraldiaren hasieran. Nafarrek markagailuan aurrea hartzea lortu dute Iker Hernandezek sare barrura bidali duen erdiraketa bati hasiera eman bezain laster. Ordu erdia jokatuta eta antzeko jokaldi batean, etxekoek abantaila handitu dute, golegile bera protagonista izanik.

Donostiarrek ahal izan duten modu guztietan saiatu dira aldageletatik igaro ostean, baina ez dute asmatu. Gainera, azken txanpan, Urkok nafarren hirugarrena lortu du eta Garatek, luzapenean, partida erabakita utzi du. Ez da hasiera desiratua, baina hau hasi besterik ez da egin. Datorren asteburuan SD Ejea hartuko dute Zubietan.

Fitxa teknikoa:

CD Izarra: Aldave, Eneko (kap.), Aierdi, Santamaria, Endika I., Urko Ruper (Cubillas, min. 75), Hoyos (Díaz, min. 69), Juanma (Arbeloa, min. 69), Hualde (Garat, min. 83) eta Iker H. (Bartolomé, min. 83).

Real C: Zango, Garro, Segurola (Otadui, min. 80), Ropero (kap.), Olarra, Arrruti (G. Gorosabel, min. 61), Martín, Eceizabarrena, Astiazaran (Cabo, min. 61), Samuyiwa (Díaz de Alda, min. 61) eta Arenzana (Carrera, min. 80).

Golak: 1-0: Iker H., min. 5; 2-0: Iker H., min. 30; 3-0: Urko, min. 80; 4-0: Garat, min. 90

Epailea: Martínez Martínez. Txartel horia erakutsi die etxeko Ruper eta Garati.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!