Real C-k ezin izan du punturik eskuratu Hirugarren RFEF mailako lehen partidan Eibar C-ren aurka bi eta bat galdu ostean gaur goizean Areition. Armaginek hobeto hasi dute neurketa eta aurrea hartu dute markagailuan Alejoren golari esker, baina donostiarrek azkar erantzun dute eta Cabok berdinketa egin du handik bi minutura. Hala ere, atsedenaldiaren atarian, eibartarrak aurretik jarri dira berriro Fuenteren golarekin. Bigarren zatian, txuri-urdinek norgehiagoka berdintzeko aukeraren bat edo beste izan dute, baina ez dute lortu markagailua mugitzea eta bi eta batekoarekin amaitu da neurketa. Burua altxatzeko unea da orain datorren astean Zubietan Leioaren aurka denboraldiko lehen garaipena lortzeko.
Fitxa teknikoa:
SD Eibar C: Marroco, Francia, Yarza, Gastesi (Ramos, min. 62), Bernal, Ortuzar, E. Sánchez (Zorrozua, min. 62), Gromaz (Gartzia, min. 89), Fuente (Hurtado, min. 62), Llorens (Nores, min. 84) eta Alejo.
Real Sociedad C: Jiménez, Ruiz de Illa (Elcano, min. 46), Segurola (kap.), Oleaga, Nebreda (Gorosabel, min. 52), Calderón, Samuyiwa (Peral, min. 73), Cabo, Ferrer (Sylla, min. 52), D. López eta De Orue (Ayo, min. 46).
Golak: 1-0: Alejo, min. 37; 1-1: Cabo, min. 39; 2-1: Fuente, min. 43.
Epailea: Jon Elorza Rodríguez. Txartel horia erakutsi die etxeko E. Sánchez eta Hurtadori. Kanpoko Syllak txartel gorria ikusi du 75. minutuan bi txartel hori jaso ondoren.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin