CD SPORT EXTREMADURA 1-0 REAL SOCIEDAD B

Trabatuta

Gure bigarren taldeak ezin izan du punturik lortu gaur goizean Badajozen (1-0), bigarren sailkatua den Sport Extremaduraren aurka, etxeko taldeak defentsan sendotasun handia erakutsi ondoren.

Partida oso parekatua hasi da bi taldeen artean. Bai extremadurrak, bai gipuzkoarrak, jokoaren kontrola edukitzen saiatu dira, baina nekez lortu dute arriskurik sortzea. Norgehiagokako lehen aukera garbia 31. minutuan iritsi da, Belén Martínezek egindako burukada batean, baina Ugartemendiak sendo gelditzea lortu du. Atsedenaldira iritsi baino lehen, txuri-urdinek Arrondoren abagune batekin erantzun dute, baina De Torok gola eragotzi du.

Bigarren zatia hasi eta berehala, ordea, etxeko taldeak aurrea hartu du markagailuan. Hegaleko erdiraketa batean, donostiarrek ez dute baloia aldentzea lortu eta Labradorrek baloia ate barrura errematatu du Badajozeko taldeak abantaila hartzeko. Gure bigarren taldea berdinketaren bila joan da, eta gertu izan du Casamayorrek area kanpotik egindako jaurtiketa batean; baloia, ordea, gutxigatik irten da. Gure emakumezkoen filiala urruneko jaurtiketen bidez berdinketa lortzen saiatu da, baina berriro ere etxeko taldeak izan du jokaldirik argiena, Estefaren erremate batean. Norgehiagokako azken minutuan, txuri-urdinek berdinketa lortzeko aukera izan dute hegaleko erdiraketa baten bidez, baina oraingoan ere ez dute zorterik izan.

Gure bigarren taldeak ezin izan du punturik lortu ate aurrean asmatu ezin ibili ondoren. Datorren astean, txapelketako liderra den Levante UD taldearen bisita jasoko dute.

Fitxa teknikoa:

CD Sport Extremadura: De Toro, C. Sánchez, Peñalver, Taborda, Saioa, M. Gómez (Hamidouche, min. 6), Zafra, B. Martínez, Labrador (Herrera, min. 81), Estefa (kap.) eta Amanda. 

Real Sociedad B: Ugartemendia, Etxebeste (kap.), González, Esteberena (Garayalde, min. 82), Ruiz (Mugabure, min. 82), Aranburu, Urdampilleta (Vidal, min. 70), Isasisasmendi, Arrondo, Mostajo (Casamayor, min. 58) eta Murillo (Gorrochategui, min. 70).

Gola: 1-0: Labrador, min. 46.

Epailea: Selina Álvarez. Txartel horia atera dio etxeko M. Gómez eta Herrari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!