Txuri urdinek denboraldiko lehen garaipena lortu dute Levanteri 1-2 irabazi ondoren. Sanchez Verak zuzentzen duen taldeak markagailua iraultzea lortu du amaiurren bi golei esker, horrela, denboraldiko lehenengo hiru puntuak lortuz.
Txuri-urdinek ez dute neurketa ahalik eta modurik hoberenean hasi. Partida hasi eta lau minutuetara, Gil Soriano epaileak etxekoen aldeko penaltia adierazi du eta Erikak baloia sareetara bidali du, horrela, etxekoak markagailuan aurreratuz. Levantek gola sartu eta bost minutura iritsi da Realaren lehen zatiko aukerarik garbiena: Nerea Eizagirrek kornerretik jarritako baloi baten ostean, Vanegasek, buru erremate baten bidez, baloia ate barrura bidaltzen saiatu da, baina aurakien atezainak gure atzelariaren errematea desbideratu du. Lehen zatiaren amaieran, Levantek markagailuan zuen abantaila handitzeko aukera izan du, baina Elene Letek Chaconen jaurtiketa desbideratzea lortu du geldiketa bikain batekin.
Talde donostiarrak indartsu ekin dio bigarren zatiari eta etxeko atezainak lan egin behar izan duen hainbat jokaldi sortu ditu. Bigarren zatia hasi eta hamabost minutura iritsi da berdinketaren gola. Amaiurrek, Vanegasen pase luze bikain baten ondoren, Holmgrem gainditu du, horrela, markagailua berdinduz. Hurrengo minutuetan, txuri urdinek erasora jotzen jarraitu dute eta garaipenaren gola segituan iritsi da. Arauzko mintuak amaitzeko hamar minutu falta zirela, Cahynovak etxekoen area inguruan baloia lapurtu, Amaiurri pasa eta azken honek, baloia sareetara bidaltzea lortu du, horrela, donostiarren alde partida erabakita utziz.
Denboraldiko lehen garaipena gure lehen taldearentzat. Datorren astean puntuak batzen jarraitzen saiatuko dira Levante Badalonaren aurka duten neurketan Zubietan. Goazen ekipo! Hau da bidea!
Fitxa teknikoa:
Levante UD: Holmgrem, Teresa, Estela (R. Carrasco, min 79), M. Molina, P. Fernández, Érika, Martín Sosa, Gabaldón, Lahmari ( E. Alonso, min 73), A. Torrodà (D. Arques, min 86) eta Chacón.
Real Sociedad: Lete, Vanegas, Izarne (Cahynová, min 46), Amaiur, Andreia, Franssi, N. Eizagirre (V. Quiles, min 46), Lucia, L. Pardo ( E. Guridi, min 73), Lorena (Lavogez, min 46) eta Emma.
Golak: 1-0: Erika, min 4. 1-1: Amaiur, min 60. 1-2: Amaiur, min 81.
Epailea: Gil Soriano. E. Gonzalezi y M. Molinari.