Gure beteranoen taldea motzez jantziko da berriro igande honetan (12:00) kausa on batekin kolaboratzeko. Gure jokalari ohiak Gasteizera joango dira Aurrera de Vitoria taldeko beteranoen aurka ongintzazko partida bat jokatzera. Neurketa San Viator ikastetxeko futbol zelaian izango da eta haurren minbizia ikertzeko dirua biltzeko balioko du.
Sarrerek 3 euroko prezioa izango dute eta 12 urtetik beherakoek euro bat ordaindu beharko dute. Halaber, zero ilara bat sortu da bere ekarpena egin nahi duen ororentzat:
0 lerroa: ongintzako partida kontzeptua
Laboral Kutxa Minbiziaren aurka Araban ES13 3035 0124 79 1240019296
Kutxabank Minbiziaren aurka Araban ES26 2095 3140 58 1090175091
Bizum: 01046
Diru-bilketa CNIC Ikerketa Kardiobaskularren Zentro Nazionaleko Fernando Lecanda doktorearen "sarkomentzako terapia berritzaileak" ikerketa-proiektura bideratuko da.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin