CD LUGO 0-0 SANSE

Hazten

Sansek gora egiten jarraitzen du LaLiga Smartbanken. Xabi Alonsoren mutilek puntu bat lortu dute arratsaldean Anxo Carron, CD Lugoren aurka.

Etxekoen planteamenduak eskatzen zuen lasaitasunarekin hasi du norgehiagoka Sansek. Galiziarrek, bederatzi jokalariko bi lerrorekin, ia ez zioten tarterik uzten barneko joko txuri-urdinari. Ordu laurdenera iritsi da gipuzkoarren abisua, Karrikaburu, Lobete eta Valeraren arteko aukera hirukoitz batean. Arriskurik sortu gabe, 30. minutua pasata, Barreiroren errematea heldu da eta Zubiaurrek gelditu du. Bisitarien nagusitasun tonika horretan atsedenaldira iritsi da partida.

Aldageletatik bueltan planteamenduak ez dira aldatu. Minutuek aurrera egin ahala, nekea areagotu egin da, eta gero eta gehiago menderatu dituzte zaldikoak. Azken minutuetan, handitasunak bultzatuta, azken oldarraldia eman dute luzeniarrek geldikako garaipenaren bila.

Formakuntzak hurrengo astean jarraituko du Xabi Alonsoren gazteentzat Reale Arenan Fuenlabradaren aurka.

 

Fitxa teknikoa:

CD Lugo: Oscar, Campabadal (k), Ros, Diego Alende (D. Mayoral, min. 75), R. Canella, Hugo Rama (F. Seoane, min. 62), X. Torres, J. Señe, Gerard V. (C. Pita, min 75), M. Barreiro (Joselu, min. 75), Chis Ramos (Cuellar, min. 85).

Sanse: Zubiaurre, Blasco, Gonzalez de Zarate, Arambarri, Ezkurdia, Lopez (k) (Garrido, min. 81), Turrientes, Aldasoro, Valera (Djouahra, min. 60), Karrikaburu (Marton, min. 81), Lobete.

Epailea: Gonzalez Frances. Txartel horia erakutsi die etxeko Hugo Ramari eta kanpoko Karrikabururi.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!