José Luis Sánchez Vera hemen da jada. Emakumezkoen taldeko entrenatzaile berriak gaur goizean ezagutu du hemendik aurrera bere etxea izango dena. Reale Arenako bulegoetan Jokin Aperribay Realeko presidentearekin kontratu berria sinatu ostean, Sánchez Verak Real Sociedad TVrekin hitz egin du entrenatzaile txuri-urdin gisa dituen lehen inpresioak erakusteko. "Oso pozik, erantzukizunez eta abiatzeko gogoz. Klub garrantzitsua, zorrotza eta berezia da; nire ibilbideko erronka handienetako bat da eta harro nago hona iritsi naizelako", adierazi du Realeko entrenatzaile berriak.
Staffa osatzen
José Luis Sánchez Veraren staff berria forma hartzen ari da. Erika Vázquez izango da bigarren entrenatzailea eta Jordi González prestatzaile fisikoa. Datozen egunetan emango da ezagutzera staff osoa.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin