Reala LaLigako "sare sozialetan argitaratutako edukirik onenaren" saria irabazteko atarian geratu da 2024an. Astearte eta asteazkenean Port Aventuran egin zen LaLiga Impulso Kluben IV. Jardunaldian, ‘Oficina de Clubes’en sariak banatu ziren, hainbat kategoriatan banatuta.
"Sare sozialetan eduki onena" kategorian, "Hoy paseo, siesta y pajilla" bideoa abenduan argitaratu zen 20 milioi jarraitzaileak ospatzeko, eta hiru finalisten artean aukeratu zuten, Celta de Vigorekin (irabazlea) eta Atletico Madrilekin batera. LaLigako kluben (EA Sports eta Hypermotion) bozketak % 55eko pisua zuen, eta LaLigak berak % 45ekoa. Guztira 27 klubek lortu zuten izendapena.
Klub txuri urdinetik gure zorionak eman nahi dizkiegu Celtari, eskerrak eman nahi dizkiegu bozketan parte hartu zuten klub guztiei eta klubak zoriondu nahi ditugu hautagaitza bakoitzaren mailagatik, bai kategoria honetan, bai gainerakoetan. Eskerrik asko, noski, irribarre eginarazi genien guztiei. Hori izan da eta izango da, zalantzarik gabe, saririk onena. ESKERRIK ASKO!