Hiru Hondartzetako Nazioarteko Itsasaldia

Pasa den igandean ospatu zen Donostian Hiru hondartzen Nazioarteko Itsasaldiaren 41. edizioa, Realeko Urpeko Sailak eta Euskadiko Federakuntzak antolatutako froga. 40 igerilarik hartu zuten parte, klub hauetakoak: Ordizia KEU, Igarondo (Tolosa), BASS (Donostia), Izurde (Hondarribia), APSAS (Donostia), Bidasoa XXI (Irun), ASUT (Bizkaia) y URBAT (Eibar). Froga lau kategoriatan banatu zen: nagusi gizonak, nagusi emakumeak, kadete mutilak eta kadete neskak. Eguraldiak ez zuen lagundu baina egoera ona zen igeri egiteko, nahiz eta mendebaldeko haizeak auzak zaildu zituen. Jaime Caballero eta Edurne Aldabe nagusietan eta Josu Goya eta Maria Magro kadeteetan izan ziren garaileak. Nekane Soria kontseilaria, Borja Inza Urpeko Saileko presidentea eta Gipuzkoako Federazioko Javier Mendozak banatu zituzten sariak irabazleen artean. Emaitzak: Nagusia gizonak: 1º Jaime Caballero 58`26`` Izurde 2º José Mª Zamora 1:02`54`` Igarondo 3º Gurutz Gorostizu 1:03`50`` Ordizia KEU Nagusia emakumeak: 1ª Edurne Aldabe 1:16`44`` Bidasoa XXI 2ª Ainara Barrenetxe 1:18`49 URBAT 3ª Erea López 1:18`55`` APSAS Kadete mutilak: 1º Josu Goya 33`00`` Ordizia KEU 2º Jon Garmendia 41`51`` Ordizia KEU 3º Imanol Cobos 44`24`` Ordizia KEU Kadete neskak: 1º María Magro 38`50`` Igarondo 2ª Intza Egizabal 40`20`` Igarondo 3ª Maddi Goenaga 45`56`` Igarondo

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!