CF ARDOI 1-1 REAL C

Hiru izan zitezkeen

Vídeo

Gure hirugarren taldeak bana berdindu du CF Ardoiren aurka El Pinar futbol zelaian, hiru puntu lortzeko merituak egin dituen partidan. Norgehiagoka erritmo nahiko baxuarekin hasi da eta bi taldeek ez dute markagailua estreinatzeko aukera argirik izan. Ordu erdia pasa ostean, taldeak gora etorri dira eta bi ateetara egindako lehen hurbilketak ikusi ahal izan dira. Madariagak, Marrerok aldaratutako jaurtiketa indartsu batekin, argiena izan du etxekoentzat, eta Lespinassek aurretik jarri ahal izan ditu txuri-urdinak, baina ezin izan du jaurtiketa egin.

Atsedenaldiaren ostean, partida erabat aldatu da. Bigarren zatia hasi eta bost minutura Armendarizek etxekoak aurreratu ditu penalti puntutik. Golaren ostean, txuri-urdinen setioa erabatekoa izan da. Pontonesek berdinketaren gola sartu du amaierarako hamar minuturen faltan, baina gipuzkoarrek gol gehiago sartzeko aukerak izan dituzte bigarren zatian. Sergio Franciscoren mutilek puntu bat lortu dute El Pinar futbol zelaira egindako bisitan, baina hiru izan zitezkeen. Berdinketa honekin, Real Ck sailkapeneko hirugarren postuan jarraitzen du, eta datorren astean playoffetako fasean izateko txartela ziurtatu dezake Peña Sporten aurka jokatuko duen partidan. Aurrera Reala!

 

Fitxa teknikoa:

CF Ardoi: P. Pueyo, Olite (Zarranz, min. 84), Martinez (kap.), Tiraplegui, Barriola (Ezkiaga, min. 70), Anguas, Madariaga (Arizcuren, min. 84), Garcia (Ugartemendia, min. 77), Garralda, Azcue eta Armendariz (Gonzalez, min. 70).

Real C: Marrero, Beitia (Astigarraga, min. 61), Sukia, Cantero, Recio (Ruiz, min. 70), Zubillaga, Kortajarena (kap.), Teijeira (Balda, min. 46), Garzon (Pontontes, min. 46), Lespinasse eta Orobengoa (Arzak, min. 78).

Golak: 1-0: Armendariz (p.), min. 49; 1-1: Pontones, min. 81.

Epailea: Martinez Martinez. Txartel horia atera die etxeko Anguas, Olite eta Armendarizi, eta kanpoko Cantero eta Lespinasseri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!