Girona FC 1-1 Real Sociedad

Hiru izatetik gertu

Vídeo

Reala puntu batekin konformatu behar izan da Montilivin. Partida hasieran aurretik ipini da, baina ez du partida erabakitzen jakin eta etxekoek berdinketa lortu dute bigarren zatian. Etxetik kanpo puntuak gehitzea beti da ona baina aukera polita galdu da hiru puntuak lortzeko.

Oso gogor hasi dira etxekoak, erritmo handia ezarriz neurketari, baina txuri-urdinek azkar erantzun diete bere lehen arrisku aukerarekin. Oyarzabalek pase neurtua ipini dio Willian Joseri eta honek, jokaldi polit batean, aurretik ipini du Reala. Gipuzkoarrek ez dute bestetan bezain beste baloi eduki, baina Rullik ez du arriskurik jaso lehen zatian. 

Kataluniarrak metroak irabazi dituzte bigarren zatiaren hasieran eta horrek berdinketa eman dio. Egia da Eusebiorenak kontraeraso batzuk izan dituela bigarrena egiteko baina ez dute asmatu eta ordaindu egin dute. Stuanik berdinketa ipini du bigarren zatiaren ekuadorean. Gola eta gero Realak inoiz baino gehiago agindu du eta ez du partida irabazi Januzajek ez duelako asmatu bakarrik geratu denean Bonoren aurrean.

Puntu bat puntu bat da, baina ez du asetzen. Realaren anbizioak gehiago nahi du. Dena den, berdinketak goruntz begiratzen uzten du taldea. Orain, UEFA Europa Leagueko final hamaseirenetarako txartela eskuratzera. Ostegunean, Trondheimen.

Fitxa teknikoa:

Girona FC: Bono, Juanpe, Bernardo, Muniesa, Maffeo, Mojica (Aday Benítez, min.79), Timor, Granell, Borja Garcia, Portu eta Stuani.

Real Sociedad: Rulli, Odriozola, Llorente R., I. Martínez, Rodrigues, Illarra, Zurutuza (Zubeldia, min.65), X. Prieto (cap), Januzaj (Juanmi, min.81), Oyarzabal (Canales, min.89) eta Willian José.

Golak: 0-1: William J., min.7. 1-1: Stuani, min.64.

Epailea: Iglesias Villanueva. Txartel horiak etxeko Maffeo, Mojica, Bernardo eta Porturentzat eta kanpoko Llorente eta Januzajentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!