UD GRANADILLA 1-2 REAL SOCIEDAD

Hiru puntu baino gehiago

Vídeo

Realak UD Granadillari irabazi dio gaur goizean bat eta bi La Palmeran, aurkari zuzen baten aurka, gipuzkoarren eraginkortasuna erabakigarria izan partidan.

Tenerifetarrak hobeto sartu dira neurketara, baina ez dute arriskurik sortu. Presio altuarekin hainbat baloi lapurtu dituzte, baina zorionez ez dira emankorrak izan etxekoentzat. Ia aldez aurretik abisatu gabe, donostiarrek aurrea hartu dute markagailuan, beraien lehen jokaldi arriskutsuan. Eskuinetik erdiratu du Luciak eta Franssik, burukada bikain batekin, baloia sare barrura bidali du. Nerea, handik gutxira, urrunetik saiatu da, baina jaurtiketa desbideratuta joan da. Azken txanpan tenerifetarrek berriro estutu dute eta Adamek eta Martin-Prietok oso gertu izan dute berdinketa.

Kolpe gogorra bigarren denbora hasi bezain laster. Penaltia etxekoentzat eta Piscok ez du barkatu hamaika metroetatik. Eta handik gutxira, Adamek markagailuari buelta emateko zorian izan da. Granadillaren hasiera onaren ostean, txuri-urdinek aurkariaren area bilatu dute, eta, beste penalti batean, Barbarak taldea markagailuan aurretik jartzea lortu du. Barbarak berriro ere, oso urruneko jaurtiketarekin, jardunaldiko gola sartu ahal izan du, baloiak langan jo eta gero. Joan-etorri etengabea azken ordu erdi frenetikoan, edozer gauza gertatu ahal izan den partidan. Baina esfortzuak garaipen moduan izan du saria.

Hiru puntu baino gehiago aurkari zuzen baten aurka. Hirugarren garaipena jarraian lehen aldiz denboraldian, hirugarren postura hurbildu eta amesten jarraitzeko. Datorren astean Sevilla FC jasoko dute gipuzkoarrek Zubietan. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

UD Granadilla: Aline Reis, Zaremba, Pisco, Gavira, Estella, Ramos (Moreno, min. 59), Pleuler (Doblado, min. 79), P. Hernandez (Argüelles, min. 72), Koko (Maria Jose, min. 79), Adamek (A. González, min. 72) eta Martin-Prieto.

Real Sociedad: Quiñones, Lucia, N. Mendoza, Tejada, Nuria R., Maitane, Gemma (Gemma, min. 82), Barbara, L. Baños (Palacios, min. 65), N. Eizagirre eta Franssi.

Goles: 0-1: Franssi, min. 21; 1-1: Pisco (p.), min. 48; 1-2: Bárbara (p.), min. 55

Epailea: Martinez Martinez. Txartel horia erakutsi die etxeko Piscori eta kanpoko Tejada eta Maitaneri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!