CD VITORIA 1-2 REAL C

Hiru puntu baino gehiago

Gure hirugarren taldeak garaipen oso garrantzitsua lortu du gaur arratsaldean Unben, CD Vitoriaren aurka, bat eta biko emaitzarekin. Lehen zatia oso parekatua izan da, aukera gutxirekin eta nagusitasun argirik gabe. Hiru minutu pasatxoan eta atsedenaldia iritsi baino lehen iritsi dira golak, markagailua aldageletatik pasa aurretik mugituko ez zela zirudienean. Lespinassek, penaltiz, txuri-urdinak aurretik jarri ditu, baina Tronchok, ezkerkada batekin jokaldi bat amaitu ostean, norgehiagoka berdintzea lortu du. Dena erabakitzeke.

Bigarren zatian, bi taldeak garaipenaren bila ibili dira, baina azken metroetan ez dute asmatu. Partida geldikako jokaldi batean erabaki da, Sukiak burukada batekin sare barrura bidali duen korner batean. Oraindik hogei minutu aurretik, non etxekoek berdinketa bilatu duten, baina gure bigarren filiala arazoetan jarri gabe eta Unben hiru puntuak eskuratuz. Ez da denboraldiko partidarik onena izan, baina bai garaipenik garrantzitsuenetako bat, seguruenik handiena, Bigarren Espainiako Futbol Federaziora igotzeko balio duten lehen bi postuetan finkatzeko. Lau partida bakarrik aurretik; hurrengoa, Zubietan, Pasaiaren aurka. Gehiagoren bila.

Fitxa teknikoa:

CD Vitoria: Jonmi, Cubero, Ruben (Peris, min. 83), Artetxe, Nil, Yriarte, Mathi (Collado, min. 70), Alain (Iñaki, min. 83), Troncho (Nacho, min. 78), Zabala (Mada, min. 78) eta Eñaut.

Real C: Ortega, Cortes (Carbonell, min. 52), Sukia (Cantero, min. 82), P. Rodriguez, Zoilo, Zubillaga, Magunazelaia (Dadie, min. 82), Kortajarena, U. Garcia (Teijeira, min. 59), Balda (Marin, min. 52) eta Lespinasse.

Golak: 0-1: Lespinasse, min. 40 (p.); 1-1: Troncho, min. 43; 1-2: Sukia, min. 72

Epailea: Castaño Ibarguren. Txartel horia erakutsi dio kanpoko Alaini.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!