UD LAS PALMAS 0-1 REAL SOCIEDAD

Hiru puntu gehiago

Vídeo

Nahiz eta aurrean duzun arerioa gaizki pasatzen egon, ez da inoiz erraza etxetik kanpo LaLigan irabaztea. Realak ondo egin du lan gaur. UD Las Palmasen aurka huts eta bat gailendu da Mikel Oyarzabalen gol batekin. Bigarren garaipena jarraian taulan postuak igotzen jarraitzeko.

Ondo atera da zelaira Reala eta hasieratik ikusi da garaipena nahi zuela. Aukera ugari izn ditu, ufgari. Horietako batean Oyarzabalek Ilarraren pase ona aprobetxatu du Chichizola azpitik gainditzeko. Abantaila txiki horrekin joan dira gureak atsedenaldira, eta txikia diogu atezainaren aurrean asko barkatu dutelako gipuzkoarrek.

Bigarreneko pelikula berdina izan da. Baina kasu honetan, etxekoak aurrera joan dira ero eta atzekaldean gero eta espacio gehiago zeuden. Eraso bakoitza gol aukera bat zen, baina donostiarrek ez dute asmatu, partida irekia mantenduz. Amaieran, huts eta batekoa. Ona Realarentzat.

Garaipen honekin azken astetako sentsazio onek darraite. Hiru puntu gehiago gora egiteko eta animo handiarekin aurre egiteko bi partida izango dituen asteari. Ostegunean Anoetan, Atletico de Madrid izango dugu. Aupa Real.

Fitxa teknikoa:

UD Las Palmas: Chichizola, Ximo, Agirregaray (Callery, min.56), David García, Dani Castellano, Tana (Nacho Gil, min.65), Ezekiel (Jairo, min.71), Etebo, Javi Castellano, Halilovic eta Erik Exposito.

Real Sociedad: T. Ramírez, Aritz, Llorente R., Raúl Navas, Rodrigues, Illarra, Zurutuza (Zubeldia, min.75), Canales, Oyarzabal, Januzaj (Juanmi, min.82) eta Willian J. (Agirretxe, min.68)

Gola: 0-1: Oyarzabal, min.21.

Epailea: Iglesias Villanueva. Txartel horiak Canales eta Illarrarentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!