Realak Jesus Navas Estadioan jokatuko du igande honetan Sevilla FCren aurka. Txuri-urdinek asteazkenean berreskuratu zuten lehen jardunaldian atzeratu zen partida eta garaipen bikaina lortu zuten Rayo Vallecanoren aurka. Realak bi garaipen lortu ditu jarraian ligan eta hirugarrena eskuratu nahi dute jarraian lehen aldiz denboraldi honetan. Sevillakoen dinamika, bestalde, oso ezberdina da, bi porrot eta hiru partida garaipenik lortu gabe batu ostean. Gainera, txuri-urdinak garaile atera dira zelai honi egindako azken hiru bisitetan, eta dinamika on hori luzatu nahi dute. Erritmoa ez dadila gelditu. Neurketa GOL katearen bidez jarraitu ahal izango da zuzenean. Aurrera Reala!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin