Argazkia: RFEA.

Atletismo

Hirugarren postua Kopan

Realeko atletismoko taldeak hirugarren postua lortu zuen larunbatean Belodromoan ospatutako Errege Kopan. Txuri-urdinak lehen aldiz igo ziren podiumera. Bakarrik FC Barcelonak eta Playas de Castellon taldeek gainditu zuten Reala. Gipuzkoarrek jarraikortasun handia izan zuten eta meritu handiko hirugarren postua lortu zuten.

Atleta guztien maila ezin hobea izan zen. Gen Esteban San Milan Abreuk garaipena lortu zuen 400 metrotan 41.91 segunduko denbora lortuz. Realak 68 puntu batu zituen. FC Barcelonak 94 eta Payas de Castellonek 79. Laugarren postua Atletismo Numantino taldearentzat izan zen 58 punturekin.

Gipuzkoar taldearen atleta guztiek aipamena merezi dute: Octavian Mihail Romanescu (60), Adrian Rocandio (200), Gen Esteban San Millan Abreu (400 y 4x400), David de Blas (800), Kamali Majdoubi (1.500), Hassan Oubaddi (3.000), Javier Colomo (60 metroko hesi-lasterketa), Joseba Berasain (pisua), Asier San Sebastián (luzera), Iñigo Uribarren (jauzi hirukoitza), Istar Dapena (pertika), Asier Corthay (altura) Unai Mena (4x400), Iñigo Rodriguez (4x400) eta Christian Barbero (4x400). 

Asteburu honetan Euskadiko Txapelketa ospatuko da Belodromoan hurrengo datetan Antequeran Espainiako txapelketa ospatu aurretik.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!