Reala EH Kopako finalera sailkatu da gaur Astin jokatutako partidan SD Eibar 3-1 mendean hartuta.
Norgehiagoka berdinduta hasi da bi areetara iritsierekin, armaginak izan dira lehen abisua eman dutenak, baina Olatzek geldiketa bikainarekin eibartarren lehenengoa saihestu du. Realak jokoaren pisua eraman eta aurkariaren areara hainbat aldiz iritsi den arren, ez du abagunerik sortzea lortu, eta atsedenaldira iristear zirela, kanpoko taldea izan da markagailuan aurreratu dena. Aldageletatik igaro ostean, ordea, Eibarrek lehen aukera argia izan duen arren, Realak 5 minututan eman dio buelta partidari. Aurrenekoa hamaika metroetatik iritsi da, Amaiurrek ez du hutsik egin eta baloia sarera bidali du. Bigarrena ere donostiarraren eskutik heldu da, gol eder bat, areaz kanpotik, eta baloia eskuadra urratuz sartu da. Lucia Pardok egin du hirugarrena, aldaratze batek galiziarraren gorputzean jo eta erreboteak armaginen atean amaitu du.
Partida ona sentsazioak hartzen eta minutuak pilatzen jarraitzeko.
Fitxa teknikoa
Real Sociedad: O. Santana, Emma (Viles, min. 80), Lucía, Apari (Etxezarreta, min. 75), V. Quiles, Klára (E. Guridi, min. 80), Lorena, N. Eizagirre (Intza, min.46), L. Pardo (Jacqueline, min. 60), Amaiur (Sarriegi, min. 75) eta Sanni.
SD Eibar: Miralles, Carla, Amani, Altonaga, Campos, E. Pizarro, Monnecchi, Pêcová, Elba, Annelie eta Eider.
Golak: 0-1: Monnecchi, min. 45; 1-1: Amaiur, min. 50; 2-1: Amaiur, min. 53; 3-1: L. Pardo, min. 55.
Epailea: Arantza Gallastegi