REAL SOCIEDAD 1-0 VALENCIA CF

Hirunaka

Vídeo

Realak laugarren garaipena lortu du jarraian Zubietan Valencia CF-ri azken txanpan Nahikarik egindako golari esker.

Berdintasuna eta intentsitate handia lehen zatian, aukerak jasan nahi ez zituzten bi talderekin eta erasoan arriskua sortzea asko kostatu zaienekin. Txuri-urdinak gutxiagotik gehiagora joan dira, lehenengo minutuak nahiko parekatuak izan ostean. Barbarak izan du aukerarik onena, ordu erdia bete denean, baina kanpokoen atezainak arriskua urruntzea lortu du aurrelari txuri-urdina bere aurrean bakarrik geratu eta gero. Valenciak gola sartzeko aukera izan du eskuin hegaletik egindako jokaldi baten ostean, baina Gaitanen burukada kanpora joan.

Ez da erritmoa jaitsi bigarren zatian, ezta Realaren etengabeko saiakerak ere. Partidaren hasieran bezala, valentziarrak zertxobait hobeto zelairatu dira aldageletatik igaro ostean. Gipuzkoarrak gehiagora joan dira minutuek aurrera egin ahala, eta aurkaria azken minutuetan bere zelaian sartu dute. Nuriak, korner batean, txuri-urdinei garaipena emateko zorian egon da, baina burukada gutxigatik kanpora joan da. Amaitzeko hogei minutu geratzen zirenean, Nahikarik garaipenaren gola lortu du area barrutik egindako jaurtiketa indartsu baten ondorioz.

Hiru puntu gehiago, taldearen bolada onari jarraipena emateko. Gipuzkoarrak bosgarren postuan daude kokatuta emaitza honen ondoren, partida bat gutxiagorekin. Datorren astean Levanteri bisita egingo diote. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Quiñones, Lucia, Etxezarreta, N. Mendoza (Tejada, min. 92), Iraia, Maddi, Itxaso, Barbara (N. Eizagirre, min. 59), Palacios (C. Bautista, min. 87), Manu (M. Cardona, min. 59), Nahikari.

Valencia CF: Maria Pi, S. Hernandez, Mari Paz (Curtin, min. 70), Carol (Bonsegundo, min. 65), Berta, V. Calligaris, Gaitan, B. Beltran, Carreras, Beristain (Flores, min. 78), Alejandra (Coleman, min. 46).

Gola: 1-0: Nahikari, min. 70

Epailea: Pelaez Arnillas. Txartel horia erakutsi dio etxeko Palaciosi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!