RCD ESPANYOL 2-3 REAL SOCIEDAD

Hirunaka batzen

Vídeo

Realak beste garaipen bat lortu du RCD Espanyoli 2-3 irabazita Dani Jarque Kirol Hirian. Txuri-urdinek aurreko astean FC Barcelonaren aurka lortutako garaipen historikoari jarraipena eman diote eta hirugarrena jarraian lortu dute, merezita.

Donostiarrek indartsu ekin diote neurketari. Lehenengoa Ainoak bere aterantz egindako burukada batekin iritsi da, Salvadorrek, geldiketa bikoitz ikusgarri batekin, kornerrera desbideratu duena. Korner horretan iritsi da gola: Cahynovak buruz jo eta Luciak, area txikiaren barrutik egindako jaurtiketa indartsu batekin, baloia sare barrura bidaltzen du. Minutuek aurrera egin ahala, bartzelonarrak erreakzionaten joan dira eta Naimak partida berdintzeko bi abagune argi izan ditu: lehenengoa buruz burukoan, Arrulak azken momentuan desbideratu duena, eta, handik gutxira, langan jo duen falta zuzenean. Atsedenaldia iritsi baino pixka bat lehenago, oraingoan bai, etxekoen gola iritsi da, Aranak areaz kanpotik jaurtitako eskuinkada indartsu batekin. Berdinketa justua, zelaian ikusitakoaren arabera.

Txuri-urdinak beste aurpegi batekin irten dira aldageletatik igaro ostean. Zenbait jokaldi arriskutsuren ondoren, Cahynovak borroka egin du Aiarari erori zaion baloi batengatik; atzelariak, aurkari pare bat atzean utzi ondoren, ez du birritan pentsatu eta, ezkerkada ikusgarri batekin, baloia sare barrura bidali du. Gol ederra. Handik gutxira, Cahynovak garaipena bideratzea lortu du Intzaren erdiraketa oso neurtua buruz errematatuta, gipuzkoarren hirugarrena lortuz. Baina, hiru minutu geroago, Ainoak aldeak murriztu ditu, Pablosen erdiraketa bikain errematatuta. Donostiarrek gogor borrokatu dute azken minutuetan aurkariaren erasoei aurre egiteko eta emaitzari sufrimendu handirik gabe eusteko, taldearen lan onari esker.

Beste garaipen bat, hirugarrena jarraian, hirunaka batzen jarraitzeko eta hirugarren postuan mantentzeko. Datorren asteburuan, partida berezia Anoetan: Athletic Cluben aurkako derbia. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

RCD Espanyol: Salvador, A. Domènech (L. Ballesté, min. 82), Simona, Guerra, L. Vallejo, Ainoa (kap.), A. Torrodà, L. Martínez (C. Baudet, min. 75), Ona (J. Pablos, min. 75), Naima (Browne, min. 61) eta Arana (Mar Torras, min. 82).

Real Sociedad: J. Arrula, Lucía, Florentino, Moraza (kap.), Aiara (Cecilia, min. 71), P. Fernández, Andreia (Emma, min. 86), Intza (Mirari, min. 86), Cahynová, Lavogez (M. Molina, min. 71) eta Edna.

Golak: 0-1: Lucía, min. 3; 1-1: Arana, min. 40; 1-2: Aiara, min. 62; 1-3: Cahynová, min. 74; 2-3: Ainoa, min. 77.

Epailea: Paola Cebollada. Txartel horia erakutsi die etxeko Guerrari eta kanpoko Aiara, Mirari eta Emmari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!