REAL SOCIEDAD 3-0 GRANADA CF

Festak aurrera darrai

Realak ospatzen jarraitzen du. Joan den asteburuan Europarako sailkapena ziurtatu ondoren, txuri-urdinek hiru eta huts irabazi diote Granadari gaur goizean Zubieta Estadioan.

Donostiarrak nagusi izan dira lehen zatian. Hainbat hurbilketa arriskutsu egin ondoren, Ceciliak gola sartzea lortu du esker hegaletik jarritako erdiraketa izugarri batekin. Izugarria. Etxekoek estutzen jarraitu dute eta Paula Fernandezek garaipena bideratu ahal izan du atsedenaldia iritsi baino lehen, baina bere ezkerkada apur bat desbideratuta joan da. Abantaila lehen berrogeita bost minutuen amaieran.

Txuri-urdinen nagusitasunak aldageletatik igaro ostean jarraitu du. Bigarren zatiaren erdialden eta Aiarak ezker hegaletik erdiraketa bikaina egin ondoren, donostiarrek markagailua handitzea lortu dute: Emmaren asistentzia buruz eta Lavogezek, area txikian, ez du barkatu, bigarrena eginez. Handik gutxira, partida erabakita geratu da Manolyk bigarren txartel horia ikusi eta kanpokoak hamar jokalarirekin geratu ostean. Gipuzkoarrak egoera aprobetxatzen saiatu dira aukera bikoitz batekin, Jujubaren desbideratzearen eta Florentinoren burukadaren artean, baina bietan langak gola saihestu du. Lastima. Minutu batzuk geroago, oraingoan bai, azken gola iritsi da: Paula Fernandez eta Nerearen arteko konbinazio ederra eta kapitainaren asistentzia izugarria Cahynovak eskuinkada gurutzatu batekin jokaldia amaitu dezan.

Garaipen berria denboraldi historiko hau modurik onenean ospatzeko. Orain, geldialdia Kopako eta Txapeldunen Ligako finalengatik. Hilaren 27an (asteazkena), azken-aurreko jardunaldia FC Barcelonaren aurka Johan Cruyffen. Talde honekin gozatzen jarraitzera. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: A. Estensoro, Emma (Lucía, min. 69), Apari (kap.), Florentino, Aiara (Moraza, min. 74), Cahynová (Andreia, min. 84), P. Fernández, L. Pardo (N. Eizagirre, min. 69), Intza, Cecilia eta Lavogez (Mirari, min. 74).

Granada CF: Laura S., Ángela M. (Leles, min. 54), Postigo, Jujuba (Yoli, min. 88), Alba P., Manoly, Miku, A. Mingueza (Clara, min. 81), Lauri (kap.), Keefe eta A. Gómez (M. Barquero, min. 88).

Golak: 1-0: Cecilia, min. 20; 2-0: Lavogez, min. 66; 3-0: Cahynová, min. 83.

Epailea: Melissa López. Txartel horia erakutsi dio etxeko Cahynovari. Granadako Manoly kanporatu du bi txartel hori erakutsi ondoren (min. 76).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!