REAL SOCIEDAD 2-0 SEVILLA FC

Hirutik hiru

Vídeo

Realak garaipen berri bat lortu du Sevillaren aurka bi eta huts irabazita partida borobil bat egin ostean eta bigarren zatian erasoan erakutsitako eraginkortasunari esker.

Lehenengo zati lehiatua eta aukera oso gutxirekin. Sevillarrek hobeto hasi dute partida, Realeko jokalariak presionatzen eta min egiteko aukerarik eman gabe. Del Estalek, ezker hegaleko erdiraketa bat errematatuta, izan du Sevillaren aukera garbiena (eta bakarra). Minutuek aurrera egin ahalaz bat txuri-urdinek gorantz egin dute baloiaren jabetza lagun izanez eta kanpoko taldea bere zelaian sartuz. Aukera garbirik sortu gabe, baina partida kontrolpean zutelarik. Nereak atsedenaldi aurretik gipuzkoarrak markagailuan aurreratzeko aukera izan du Nicartek bere aterantz desbideratu duen erremate bati esker. Noelia Ramosek esku hartu behar izan du jokaldian gola ekiditeko.

Partida asko ireki da bigarren zatian, nahiz eta Sevillak beste aukera garbi bat izan duen aldageletatik irten eta berehala. Payne Leteren aurrean gelditu da baina talde sevillarraren erasoa desegitea lortu du Realeko atezainak. Partidako lehenengo gola handik gutxira iritsi da, zoriak irribarre egin digun jokaldi batean: aldeko kornerra, eta kanpoko taldeak zalantza ugari izan dituen jokaldian Nicartek bere atera desbideratu du baloia buruz. Zailena egina zegoen: berdinketarekin amaitzea. Baina talde txuri-urdinak erasoan jarraitu du bigarren golaren bila, eta partida amaitzeko hamabost minutu faltan, Franssik ez du hutsik egin Sevillako atezainaren aurrean. Sevillarrek gauzak zaildu dituzte azken txanpan, baina Realaren defentsa zorrotzak aukera guztiak zapuztu ditu.

Hirutik hiru garaipen eta sailkapeneko goiko postuetan jarraitzen dugu. Asteazkenean Real Madriden futbol zelaian izango gara. Gehiagoren bila. Aurrera Reala!

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Lete, Emma, Tejada, Vanegas, Nuria R. (Izarne, min. 77), I. Arnaiz, Pleuler (Mirari, min. 65), Gemma, Amaiur, N. Eizagirre (kap.) (Gaby, min. 77) eta Franssi (Claudia, min. 86).

Sevilla FC: Noelia Ramos, Isabella (kap.), Nago (Franco de la Vega, min. 74), Coleman (Otermín, min. 65), J. Martinez, Inma (Vasconcelos, min. 65), Payne, Amparito, Nicart, Toro (Rivero, min. 77) eta Del Estal (Cahynova, min. 65).

Golak: 1-0: Nicart (b.a.), min. 61; 2-0: Franssi, min. 74

Epailea: Peñalver Pearce. Txartel horia atera die Inmari eta Nagori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!