Historia egiteko urrats batera dago lehen taldea. Igandean Rayo Vallecanoren aurka irabaziz gero, Txapeldunen Ligarako sailkapena ziurtatuko lukete, emakumezkoen taldearen historiako denboraldirik onena eginez. Natalia Arroyorenak hilabete asko daramate sailkapeneko bigarren postuan finkatuta eta hori mantentzea izango da helburua. Horretarako, txuri-urdinek dena emango dute geratzen diren azken hiru partidatan. Taldeak jokatu zuen azken partida, Natalia Arroyorenak Sevilla FC mendean hartu zute, etxetik kanpo euren 12. garaipena lortuz. Igandean txuri urdinek Rayo Vallecanoren aurka jokatuko dute, eta dena emango dute garaipena eskuratzeko eta Europako txapelketarako txartela ziurtatzeko. Hala ere, azken partidara arte lehiatuko dute bigarren postu hori lortzeko. Partida zuzenean jarraitu ahal izango da Real Sociedad TVn. Jarrai dezagun amesten. Aurrera Reala!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin