REAL SOCIEDAD – ALSTER (DOMINGO, 14:15)

Historia erronka handietan idazten da

Realak bihar jokatuko ditu Eurohockey Club Cup txapelketako finalerdietako lehia. Txuri-urdinek Alster txapeldun alemaniarra izango dute aurrean 14:15etik aurrera. Neurketa AH&BC Amsterdam taldearen egoitzan jokatuko da, Wagener Stadionean alegia. Talde horrek beste finalerdia jokatuko du Hertogenbosch herrikideen aurka.

Final laurdenetan Bielorrusiako Grodno taldea gainditu ostean, Jorge Perezen taldea morales beterik dago. Biharko emaitza kontuan hartu gabe, Europako lau talde onenen artean dira dagoeneko. Behin besterik ez da hori lortu, 2014an hain zuzen ere. Biharko erronka ia ezinezkoa den arren, donostiarrek ez diote amets egiteari utzi nahi. Orain arte lortutakoa galanta da, baina gehiago nahi dute. Lortzen badute gure historiako orririk distiratsuena idatziko dute. Aldiz, logika betetzen bada, pauso Itzela emango dute gure talde gazte honen etorkizunaren eraikuntzan.

Biharko finalerdia, txapelketako beste partida guztiak bezala, zuzenean jarraitu ahal izango da www.eurohockey.tv.org webgunean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!