Gaur ere jarraitzaile txuri-urdinek ez dute aukera galdu izan nahi gure historia gertutik ezagutzeko. Orain bi aste bezala, Realeko abonatuek eta partidarako sarrera zuten zaleek Real 100 Museorako doako sarrera izan dute eta askok aprobetxatu egin dute historia txuri-urdinean murgiltzeko. Gainera, gazteenek gozatu ederra hartu dute Museoan ipinitako Xbox One kontsolekin. Ekintza polita partida aurretik.
