GAUR, DENDAN

Historiarako oroitzapena

Realak Kopa partekatzen jarraitzen du bere jendearekin. Donostian eta Gipuzkoako puntu desberdinetan erakutsi eta gero, emakumeen taldeak Errreginaren Kopa eskainiko die gure zaleei gaur Donostiako Elkano kaleko dendan.

18:30etatik 19:30ak arte, argazki bat garaikurrarekin atera ahal izango duzu gure dendan, eta modu honetan, ehun urtetik gorako gure historiaren beste une distiratsu bateko oroitzapen polita eraman. Gainera, Sandra Ramajo, Nerea Eizagirre eta Paola Soldevila txapeldunak zurekin egongo dira une horretan agurtu eta argazkiak atera ahal izateko.

Ez utzi pasatzen zuzenetik zoriontzeko aukera, gertura zaitez ostiral arratsaldean Elkanoko gure dendara eta hilezkor ezazu zure unea Koparekin. Zurea delako ere!

*Aipatutako ekitaldian, REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek web gunean edo sare sozialetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/196/7/8d0dd67c-c4eb-4333-bd76-1bf056ac714e.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!