Realak datorren larunbatean, irailaren 6an, jokatuko du Liga F Moeveko bigarren jardunaldia. DUX Logroñoren aurka arituko da Las Gaunas estadioan, 20:00etatik aurrera.
Arturo Ruizek gidatutako taldea zapore gazi-gozoz iritsi da hitzordura, Madrid CFF taldearen aurkako estreinaldiaren ostean. Txuri-urdinek indartsu ekin zioten eta markagailuan aurrea hartu zuten, baina azkenean aurkariak berdinketa lortu zuen, puntuak lortzea zaila izan ohi den zelai batean. Hala ere, neurketak ondorio positiboak utzi zituen: taldeak lehiatu egiten du, hazten ari da eta pixkanaka Ruizek ezarri nahi duen nortasuna hartzen ari da.
Logroñon, Realak dinamika on horiei jarraipena eman eta egindako lana lehen garaipenean bihurtzea izango du helburu. Bere aldetik, DUX Logroño berriro ere etxean sendo agertzen saiatuko da, aurreko asteburuan Real Madrid CF talderi aurre bikain egin eta merezitako berdinketa lortu ondoren.
BIGARREN TALDEA
Aitor Resenderen jokalariek asteburu honetan ekingo diote ligari, 2º RFEF txapelketa hasten baita. Taldeak Madrilera bidaiatuko du, Atlético de Madrid C-ren aurka jokatzeko, denboraldia maila handiko arerio baten aurka hasiz. Eszenatoki berezia izango da, oroitzapen onak ekartzen baititu: izan ere, aurkari honen aurka jokatu zuten kategoria honetara igo ondorengo lehen partida. Neurketa datorren igandean, irailak 7, 11:00etan jokatuko da Alcalá de Henaresen.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin