Hogei egun falta dira 'Aste Santua Realarekin' ekintzarako inskripzio epea amaitzeko. Ekintza hau 2000 eta 2006 urte bitartean jaiotako neska-mutilentzat zuzenduta dago eta apirilaren 7tik 10era ospatuko da. Lau egunetan egiten da eta 150 umek gehienez hartzen dute parte Zubieta XXI instalazioetan. Honela, ekintzan parte hartzen dutenek bere idoloak gertutik ezagutzeko eta RS metodologiarekin ikasteko aukera izango dute. Futbolari dagokionez, kontzeptu tekniko-taktikoak lantzen dira bakarkako eta taldeko joko-ariketen bidez. Goiz bat edo bi, atezain postuarentzat egokitutako oinarrizko ezagutzak lantzen dira. Gero beste kirolekin aldizkatzen da, besteak beste atletismoa, pilota, saskibaloia, herri kirolak eta abar. Horretarako Zubieta XXI-era erantsita dagoen Landaberri ikastola erabiltzen da. Kirol arloan hezitzeaz gain, Real Sociedad Fundazio-tik gazteei bideratuta dauden ekintza hauek aprobetxatzen ditugu errespetua, taldeko lana, autonomia, erantzunkizuna, eta abar bezalako balioak irakasteko. Horretarako, bai kirol arloan bai pedagogiko arloan, gaituak eta esperientzia handiko taldeko lana dugu . Izen-ematearen epea martxoaren 26an itxiko da. Gogoratu beharra dago leku mugatuak daudela. Informazio zehatzagoa izan nahiez gero, www.realsociedad.com-en aurki daiteke, Realzale Gazteak atalan.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin