REAL SOCIEDAD 1-2 REAL MADRID

Horrela, ezinezkoa

Vídeo

Zaila da beti Real Madridi irabaztea. Batzuetan, gaur bezala, askoz gehiago. Madrildarren aldeko zalantzazko penalti batek eta txuri-urdinei baliogabetutako golak punturik gabe utzi dute Reala gaurko partidan.

Jenderik ez egoteak asko baldintzatzen dituzte norgehiagokak. Gaur gauekoak zerbait hotza hasi du eta, intentsitatean irabazten joan den arren, ez da aukerarik izan lehen zatian. Zelai erdiko kontrola eta goiko abiadura. Bi taldeen ideia zirudien. Reala ondo kokatuta zegoen Reale Arenako berdegunean eta, Viniciusen jokaldi bat izan ezik, ez dira Remiroren atera arriskuarekin iritsi.

Bigarren zatia okertu egin da hasi eta berehala. Llorentek Viniciusi egindako zalantzazko penaltia Ramosek aprobetxatu du gola sartzeko. Gola etxekoentzat kolpe gogorra izan den arren, berregin eta berdinketa lortu dute. Gola sartu dute, baina epaileak baliogabetu egin du. Merinok ez dio Courtoisi eragotzi Januzajen jaurtiketa horretan, baina berdinketa ez da markagailura igo. Bidegabea. Gainera, jokaldi horretatik gutxira, Benzemak gola sartu du huts eta bikoa jartzeko. Zaila zen, baina Realak dena eman du eta aldea murriztea lortu du Merinoren golarekin. Amaierarako hamar minutu baino apur bat gutxiago falta ziren eta, saiatu diren arren, txuri-urdinek ez dute punturik lortu.

Gipuzkoarren egoera zailtzen duen beste porrot bat. Asteazkenean liga hasieran honen inertzia txarra eten behar da. Aupa Real!


Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel (Aritz, min.60), Llorente, Le Normand, Monreal, Zubeldia (Zubimendi, min.79), Merino, Odegaard (López, min.79), Oyarzabal (kap) (Januzaj, min.60), Portu eta Isak (Willian Jose, min.79).

Real Madrid: Courtois, Carvajal, Varane, Sergio Ramos (kap) (Militao, min.60), Marcelo (Modric, min.89), Casemiro, Valverde (Mendy, min.89), Kroos, James (Asensio, min.79), Vinicius eta Benzema (Mariano, min.79).

Golak: 0-1: Sergio Ramos (pen.), min.50. 0-2: Benzema, min.70. 1-2: Merino, min.83.

Epailea: Estrada Fernandez. Txartel horia erakutsi die etxeko Zubeldia, Gorosabel, Llorente eta Merinori eta kanpoko Casemiro eta Modrici.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!