ATLÉTICO DE MADRID 2-1 REAL SOCIEDAD

Horrela, ezinezkoa

Vídeo

Realak 2-1 galdu du Atletico de Madriden aurka Civitas Metropolitanon, epailearen jokaerak asko baldintzatu duen partidan: donostiarren aldeko penalti bat, VARaen deiaren ostean epaileak ez duena adierazi, eta beste bat, etxekoen alde, azken txanpan, ez duena zalantzarik izan.

Txuri-urdinak ondo sartu dira partidara, pare bat jokaldi arriskutsuekin. Barrenek gola lortu du Oyarzabalen asistentzia on baten ondoren, baina aurreratuta zegoen. Aurrelari eibartarrak ere berea izan du ezkerkada gurutzatu batekin, apur bat kanpora joan dena, jokoz kanpo zegoen arren. Etxekoek gora egin dute minutuek aurrera egin ahala, eta Llorentek eta De Paulek pare bat abisu eman ostean, Samu Linok ez du barkatu buruz burukoan, Kokeren baloi luze baten ostean. Griezmannek aldea handitzeko beste bi aukera izan ditu, baina ez du asmatu. De Paulek, estrategia jokaldi batean, etxekoen garaipena bideratu ahal izan du, baina bere jaurtiketak zutoinean jo du. Txuri-urdinen artean onena atsedenaldira iritsi aurretik iritsi da Takeren erdiraketa batekin. Oyarzabalek, behartu samar zegoelarik, baloia buruz langa gainetik bidali du.

Aldageletatik igaro ondorengo lehen jokaldian, madrildarrek gol aukera argia izan dute berriro, Griezmannen falta jaurtiketa baten ostean. Witselek errematea egin eta baloiak zutoinean jo du. Partida irekitzen joan da eta bi taldeek aukerak izan dituzte. Braisek Oblakek harrapatu duen urruneko ezkerkada batekin izan du berea. Moratak, kontraeraso batean, Remiro oso seguru bat jarri du proban. Txuri-urdinen onena Oyarzabal izan du protagonista bezala, buelta erdia eman eta baloiak zutoinean jo ostean. Braisek, korner baten irteeran buruz, gertu izan du berriro berdinketa. Burukada horrek, gainera, Morataren eskuan jo du, eta epaileak, VARaen dei logikoaren ondoren, ez du ezer adierazi. Ulertezina. Eta azkenean, asko saiatu ondoren, berdinketa Carlos Fernandezen asistentzia bikainaren ondoren iritsi da. Kapitainak, buruz burukoan eta urduri jarri gabe, ez du barkatu. Partida berdinketara bideratuta zegoela zirudien, baina, oraingoan bai, epaileak ez du zalantzarik izan eta penaltia adierazi du etxekoen alde. Griezmannek, hamaika metroetatik, ez du barkatu etxekoei garaipena emateko.

Porrota Realaren aldeko penaltia adierazi ez ondoren baloiak eskuan eman ostean eta Atleticoren aldeko beste bat, oraingoan bai, adierai eta gero. Horrela, ezinezkoa. Orain, geldialdia selekzioaren ondorioz, deskonektatzeko eta datorrena prestatzeko. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

Atlético de Madrid: Oblak, Molina, Azpilicueta (Savic, min. 79), Witsel, M. Hermoso, S. Lino (Javi Galán, min. 79), Koke (kap.), M. Llorente (Saúl, min. 72), R. de Paul (Riquelme, min. 72), Griezmann eta Morata.

Real Sociedad: A. Remiro, H. Traoré, Zubeldia, Le Normand (Pacheco, min. 65), Aihen, Zubimendi, Merino (Zakharyan, min. 65), Brais Méndez, Take (Carlos Fdez., min. 65), Barrene (Sadiq, min. 90) eta Oyarzabal (kap.) (André Silva, min. 90).

Golak: 1-0: S. Lino, min. 22; 1-1: Oyarzabal, min. 73; 2-1: Griezmann, min. 89

Epailea: Munuera Montero. Txartel horia erakutsi die etxeko Koke, Griezmann eta Javi Galani eta kanpoko Le Normand, H. Traoré eta Carlos Fdezi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!