CD BUÑOL 0-1 REAL SOCIEDAD

Hurrengo kanporaketara

Realak debuta egin du aurtengo Errege Kopan CD Buñolen aurka huts eta bat irabazita gaur arratsaldean Requenan jokatutako partidan. Talde txuri-urdina, Carlos Fernandezen golarekin, K.O. txapelketako bigarren kanporaketara sailkatu da.

Norgehiagoka etxekoen minutu onekin hasi da. Horietako jokaldi arriskutsu bateana Urkok aldaratze batean baloi bat langara bidali du. Realari kosta egin zaio eszenatokira egitea, eta ordu erdi ingurura arte ez du Turrientesen bi jaurtiketa onetan arriskua sortu Buñolen area barruan. Zakharyan, atsedenaldiaren atarian, gutxigatik kanpora joan den kolpe batean gola sartzetik gertu egon da.

Bigarren zatian askoz gehiago nabaritu da maila aldea. Dadieren erremate bikain veten bidez gola iritsi da, Carlos Fernandezek atezainaren aldaratzea aprobetxatu ostean lehenengoa egiteko. Chok, azken minutuetan egindako jaurtiketa on batean, baloia langara bidali du.

Realak espedientea bete du eta hurrengo kanporaketarako sailkatu da. Orain, Barçaren bila. We are Real.

Fitxa teknikoa:

CD Buñol: Paco, Joao, Didier (Álex, min.79), Amador, Gonza, Dani García (Abarca, min.79), Duco, Martín, Tobías (Carles, min.29), Alberto (Erik, min.60) eta Sabater (Civera, min.60).

Real Sociedad: Marrero, Odriozola (Aramburu, min.72), Aritz (kap), González de Zárate (Le Normand, min.82), Pacheco, Olasagasti, Turrientes, Zakharyan (Zubimendi, min.82), Cho, Magunazelaia (Dadie, min.46) eta Sadiq (Carlos Fernández, min.46).

Gola: 0-1: Carlos Fernández, min.67.

Epailea: Cuadra Fernández. Txartel horia erakutsi die etxeko Alberto eta Ducori eta kanpoko Marrero eta Pachecori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!