Urriaren 17an Ficoban

I. Kirol berrikuntza eta teknologia kongresuan

Urriaren 17an lehen Kirol berrikuntza eta teknologia kongresua ospatuko da Ficoban (Irun). Kongresua Ficobak antolatu du. Kongresuaren helburua sektorearen gaurkotasunaz eztabaidatzea txosten eta mahai-inguruen bidez, Ficobako auditoriumean, urriaren 17an, eta kirolaren industriako ordezkariei zuzendua dago. Reala bertan izango da. Juan Iraolak, Arlo Digitalaren burua, parte hartuko du. Lehen mahai-inguruan parte hartuko du Iris Cordobarekin, Microsoft GSIC enpresakoa, Alfonso Garcia Gamarekin, Bakara taldekoa, eta Jon Iriberrirekin, Eusko Jaurlaritzakoa.

Kiroltech Kongresua Gipuzkoako Foru Aldundiako Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirola departamentuak babesten duen ekimena da. Helburua kirol berrikuntza eta teknologi ordezkarien arteko harremanak indartzea, esperientziak trukatuz da. Kirolaren industriarekin lotura duten enpresa eta pertsonen topaketa bat izango da Kongresua. Kiroltechek aurkezpen nazional eta internazionalak bilduko ditu, kirolaren industrian eta kirol-ekitaldien antolaketan munduan diren joerekin zerikusia dutenak. Kirol ekitaldien antolakuntzez startup eta emakumea eta kirolaz hitz egingo dugu. Foro bat izango da, non teknologia berriak eta kiroleko eragile guztientzat eskuragarri dauden aukera berriak aurkeztuko diren. Programa hemen ikus daiteke: http://www.kiroltech.eus/programa.asp

Ekitaldira joateko hurrengo formularioa bete behar da: http://www.kiroltech.eus/inscripcion.asp. Izen-emate epea urriaren 17an amaituko da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!