Ibonek bost urte ditu, eta txapeldun gisa ari da sendatzeko borrokan. Atzo bertan, ospitalean egun batzuk eman ondoren, alta jaso zuen, bere bihotz txikiko taldea ikustera joan ahal izateko. Aldageletako tunelean itxaron zien jokalariei agurtzeko, eta, ondoren, palkotik partida bere gurasoekin ikusteko. Baina arratsaldea askoz haratago joan zen. Jokalariek aldagelan sartu zuten, eta zelaira atera zioten, barrutik ikus zezan. Eta ez hori bakarrik, Alex Remirok berarekin jokatzeko gonbita egin zion, eta hainbat mini penalti jaurti zizkion. Jokin Aperribay presidenteak oparia izan zuen Ibonentzat eta haren familiarentzat. Ibon heldua denean eta atzera begiratzen duenean, ziur bere haurtzaroko oroitzapen politak besterik ez dituela. Horietako bat, zalantzarik gabe, atzoko egunekoa. Guri ere ez zaigu inoiz ahaztuko. Txapeldun bat zara, Ibon!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin