Datorren igandean, Villarreal CFren aurkako partidaren atarian, Realaren eSports sail berria Keler Espazioan aurkeztuko da, LG Gaming gunean hain zuzen ere. Ekitaldian fitxaketa berriak izango dira, 16:00etan hasiko da eta bi zatitan banatuko da.
Lehenengo zatia Keler Espazioko eszenatokian egingo da, eta hiru taldekideak gehiago ezagutzeko izango da: Jairo Martos Managerra eta gure Pro Players, Kilian ‘Zidane 10’ Pita eta Ander Hipolito. Garai berri honetan nolakoak diren, zein helburu dituzten eta, nola ez, FIFA 23rako trikimailurik onenak erakutsiko dizkigute.
Ezin bestela izan, ekitaldiaren bigarren zatia bideojokoen gunera eramango da. Bertan, LG Gaming-en, eskaintzen diren zerbitzuetara doan sartzeaz gain, FIFA 23an zure trebetasunak erakutsi eta gure profesionalekin desafioa bota ahal izango duzu.
Sarrera doakoa eta interaktiboa izango da. Nahi duzuna galdetu eta hainbat jokotan parte hartu ahal izango duzu sari eta oparien truke. Etor zaitezen animatzen zaitugu, etengabe aldatzen eta hazten ari den eSport-en mundu hau are gehiago ezagutzeko.
EKITALDIAREN AGENDA
- 16:00etatik 17:00etara: eSports (Keler Espazioa) sailaren aurkezpena eta Fan Meeting-a.
- 17:00etatik 18:00etara: erronkak, tutoretzak eta desafioak LG Gaming-en.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin