Top-14 txapelketa, berriro Reale Arenan. "Ligue Nationale de Rugby 22-23" (LNR), baloi obalatuaren munduko lehiaketarik garrantzitsuenetako bat, bigarren urtez jarraian itzuliko da Donostiara eta urtero klasiko bihurtzeko bidean da kirol hau maite dutenentzat.
Oraingoan, Aviron Bayonnaiseko eta RC Toulonek jokatuko dute, Frantziako errugbiaren beste historiko bat, Top-14ko fase erregularreko jardunaldi batean. Partida Reale Arenan jokatuko da martxoaren 31n 21:05ean. Sarrerak salgai daude dagoeneko online.
Frantzian errugbiarekiko eta, zehazkiago, bere ligarekiko dagoen grina kontuan hartuta, turismoan eta ekonomian eragina bermatuta dago, iaz gertatu zen bezala. Gipuzkoak eta Donostiak Frantziako errugbiaren aldeko apustua egin dute berriro, eta, horrela, Frantziako milaka eta milaka zale hartuko dituzte berriro.
Realeko eta Avirongo bazkideen arteko elkarrizketa
Partida hau dela eta, Aviron Bayonnais Realarekin eduki batzuk egiten aritu da. Goiburuko bideoan Jorge Orench, Yeray eta Conchi Martínez, bazkide txuri urdinen,eta Franck Deleurance, Kop AB laguntaldearen presidentearen arteko elkarrizketa atsegina uzten dizuegu.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin