Real Sociedad - Athletic Club

Iganderako informazio baliagarria

Realak igandean Athletic Club taldearen aurka jokatuko du Reale Arena Futbol Zelaian, 14:00etan. Hemen duzu derbirako informazio baliagarria:

Superkopako jaia

Real Sociedadeko emakumezkoen taldeak Superkopako finala jokatuko du Salamancan igandean, 12:00etan (gizonezkoen derbia hasi baino bi ordu lehenago).

Reale Arenako ateak, baita beheko eraztuneko tabernak ere, bazkideentzat irekiko dira 11:45ean, zelaian jai handia izateko asmoarekin. Finala bideo-markagailuetan eta beheko eraztuneko tabernetako telebistetan jarraitu ahal izango da. 12 m2-ko pantaila ere egongo da zelai kanpoan.

Informazio gehiago.

Mosaikoa

Giro paregabea espero dugu igandean. Eta mosaiko txuri urdin bat prestatu dugu. Reale Arenako eserleku bakoitzean aurkituko duzu zure kartulina.

Dendaren ordutegia

Reale Arenako denda ofizialak ordutegi berezia izango du partida honetarako. 11:30ean irekiko dira ateak, derbian zehar denda itxita egongo da eta bukatzean berriz irekiko dira ateak 17:00ak arte.

RS Smart Tag

400 pertsona baino gehiagok lotu dute beren kamiseta Realzale aplikazioarekin. Iganderako prest ditugu promozio gehiago. Adibidez, krispetak eta Aquarius bat doan Reale Arenako tabernetan (beheko eraztunean, 11:45etik) edo ‘Sukaldean’ jatetxereako (Bokado) gonbidapen bat lortzeko aukera.

Informazio gehiago.

Karneta utzi

Reale Arenara zure mugikorrarekin sartzeko aukera izango duzu. Realzale aplikazioa deskargatu eta bazkide gisa identifikatu besterik ez duzu egin behar. Eta etortzerik ez baduzu, txartel digitala lagun bati utzi ahal izango diozu.

Reale Arenako tabernak

Beheko eraztuneko tabernak eta Fan Zonak zabalik egongo dira 11:45etik aurrera. Goiko eraztuneko tabernak, berriz, 13:00etan irekiko dira. Ogitartekoak, edariak, kafea... erosteko aukera egongo da. Aurreko partidetan bezala, 2., 6., 11. eta 14. ateetako tabernetan ogitartekoak eskainiko dira.

Gainera, partida honetan krispetak salduko dira (20. ateko barran zein 5. eta 6. eta 10. eta 11. ateen artean dauden barretan).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!