REAL SOCIEDAD 1-2 LEVANTE UD

Ihes egin du

Vídeo

Realak bat eta bi galdu du Reale Arenan. Kontrolik gabeko neurketa batean, Levantek bi goleko abantaila hartu du lehen zatian eta ezin izan zaio buelta eman emaitzari. Atzera pauso txikia

Hasieratik kanpokoek arriskua erraz sortu dute. Aukera bakoitzean gertu zuten gola eta, azkenean, Bardhik gola egin du horietako batean. Realak hobeto sentitzen joan da minutuak pasa ahala eta gertu izan du berdinketa bi aukera desberdinetan, Isaken eskutik. Atsedenaldira iritsi baino lehen, Bardhik baloia langara bidali eta aldaratzea Mayoralek arrapatu du bigarren gola egiteko. Zaila izango zela espero genuen, baina hainbeste…

Atsedenaldian Imanolek pare bat aldaketa egin ditu neurketa aldatzeko. Bigarren minutuan, oso azkar, Willian Josek emaitza murriztu du. Ezustekoa epaileak penaltia adierazi duenean Levanteren alde, baina VAR-ak erabakia baliogabetu du. Ez dugu zortea alde izan, jokaldi berean baloia bi aldiz zutoinera bidali eta gero. Sinestezina. Portuk lehenengo eta aldaratzea Oyarzabalek. Txuri-urdinek saiatzen jarraitu dute amaieraraino. Aukerak izan dituzte, baina berdinketa lortu gabe.

Bigarren porrota etxean gipuzkoarrentzat lehenengo zatian jasandako golen ondorioz. Lastima. LaLigan ez dago aurkari errazik eta gaur argi geratu da. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel (Zaldua, min.73), Le Normand (Portu, min.46), Llorente, Monreal, Zubeldia, Merino, Sangalli (Willian José, min.46), Odegaard, Oyarzabal (kap) e Isak.

Levante UD: Aitor Fernández, Miramón, Postigo, Rubén Vezo, Clerc, Radoja, Campaña, Bardhi (Coke, min.85), Melero (Vukcevic, min.80), Morales (kap) y Mayoral (Roger, min.76).

Golak: 0-1: Bardhi, min.24. 0-2: Mayoral, min.40. 1-2: Willian Jose, min.48.

Epailea: Melero Lopez. Txartel horia erakutsi die etxeko Willian Jose, Zaldua eta Porturi eta kanpoko Melero, Clerc, Postigo eta Aitor Fernandezi.

Asistentzia: 28.142 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!