ATLETISMOKO ESKOLA

Ikasi eta gozatu!

Irailaren 17an hasiko da eskola-atletismoko denboraldi berria, eta Realeko Atletismo Saila gogoz da kurtsoa hasteko. Urtero bezala, klub txuri-urdinak 2010etik aurrera jaiotako neska-mutilei aukera ematen die Anoetako Miniestadioan atletismoaz gozatzeko.

Begirale onenek, kirol honetan esperiantzia eta ezagutza handiak dutenek, lagundu egingo diete txikiei atletismoa ezagutu dezaten irrifar handi batekin eta primeran pasatuz.

Entrenamenduetan ikasteaz gain, izena emango duuten umeek aukera izango dute denboraldian zehar ikasten dutena zenbait lehiaketetan erakusteko. Goza ezazu atletismo onenaz Realeko Atletismo Eskolarekin.

Informazio gehiago eta izen-ematea: 

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdp4fr7a2NsQcVJOjWyscdDzUjrLFKy_G4LuYjhQ6JcfPtgfg/viewform

 

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!