EMAKUMEZKO ENTRENATZAILEEN UEFA B KURTSOA

Ikastaro bat baino askoz gehiago

Vídeo

Beste denboraldi batez martxan da Real Sociedad Fundazioak, Gipuzkoako Futbol Federazioko Entrenatzaileen Elkargoaren laguntzarekin, sustatu duen emakumezko entrenatzaileen UEFA B kurtsoa.

Azken urteetan emakumezkoen futbolaren bilakaera izugarria izan da, Reala prozesu horren parte garrantzitsua izan delarik: harrobia sortuz, lurraldeko emakumezkoen futbolaren egituraketa bultzatuz, hitzarmenak garatuz… Halaber, bilakaera egon den arren, eta emakumezko futbolari kopuruak gora egin duen arren, hazkuntza hau ez da estamentu teknikoan islatu. 

Hori dela eta Realak, hiru helburu garbi dituen proiektua sortu zuen:        

  • Gipuzkoan emakume entrenatzaileen kopurua handitzea.   
  • Emakume entrenatzaileen formakuntza maila handitzea.        
  • Emakume entrenatzaileen arteko sareak sustatzea.

Emakumezko entrenatzaileen UEFA B kurtsoa urte askotan lan egin ondoren lortu den proiektua da eta espazio propioak sortzea, tradizioz gizonezkoa den zeregin batean emakumezkoen esperientzia aberastea, jabekuntza prozesua sustatzea, saretze lana bultzatzea… lortu da. 

Hori guztia kontuan izanik, beste urte betez, ikastaro bat baina askoz gehiago den ikastaroa jarri da martxan. Gainera, azken edizioarekin alderatuz, parte hartzaileak bikoiztea lortu da ia. Emakumezko erreferenteak sortzen ari gara, futbolariekin hasiz eta estamentu teknikoetara jauzi eginez.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!