UD LOGROÑES – REAL SOCIEDAD (19:00)

Ilusio handiz

Realak Errege Kopako final-hamaseirenetako kanporaketa jokatuko du gaur arratsaldean Las Gaunasen UD Logroñesen aurka. Imanol Alguacilen mutilak ilusio handiarekin aterako dira berdegunera, gerturatuko diren zaleen bultzada lagun izan harmailatik. Urte amaiera borobila izan zen eta helburua 2023a modu berean abiatzea da.


UD Logroñes Lehen Federazioko II. multzoko hamazazpigarren postuan dago, azaroaren amaieran Natxo Gonzalez entrenatzailea iritsi ondoren sailkapen-jauzia emateko asmoz. Zouridine Thior eta Jorge Martinez-Losa bezalako gure harrobiko jokalari ohiekin, Carlos Doncel eta Vinicius Tanque arietea izango dira gure defentsak gertutik jarraitu beharreko aurkariak.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!