Andre Silvak irribarre egiten du txuri-urdinez jantzita. Reale Arena ezagutzen zuen, baina orain Realaren elastikoa jantzita egin du. "Pozik nago. Hau da eman nahi nuen pausoa, Ligan, Realean jokatu", adierazi du Real Sociedad TVn. Aurrelariak aitortu duenez, "duela bi urte jokatu nuen estadio honetan, oso energia ona sentitu nuen eta itzultzeko eta lehenbailehen lehiatzen hasteko ilusio handia dut".
Klubak bizi duen momento oparoaz jabe da. "Reala ondo ari da azken urteetan, eta hona nator helburuak gero eta handiagoak izan daitezen. Azkenaldian lortutakoarekin badakit jendea oso pozik dagoela eta espero dut nire energiarekin alaitasun hori handitzea", esan du Andre Silvak.
Aste batzuk atzera jasandako lesio bat sendatzeko bidean aurrera eginez, portugaldarrak aitortu du lanean ari dela "ahalik eta azkarren sendatuta egoteko, ahalik eta indartsuen iristeko. Taldeko kide izateko, denak ezagutzeko, entrenatzailearen ideiak hartzeko eta taldearekin aurrera jarraitzeko gogo handia dut", amaitu du.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin