Ilusioa Amets Bateko neska-mutilekin

Vídeo
Gaur egun berezia izan da Amets Bateko ekintzan parte hartu duten 168 neska-mutilentzat, Real Sociedad Fundazioak antolatzen duena. Elgoibar Ikastolako, Donostiako Intxaurrondo Ikastolako, Hernaniko Inmaculada Ikastetxeko eta Mutrikuko San Miguel Ikastetxeko ikasleek primeran pasa dute Zubietako instalazioetan. Gainera, eguzkia nagusi izan da jardunaldi osoan zehar. Goizeko lehen ordutik, gaztetxoek instalazioak bisitatu, Realeko historia eta baloreei buruzko bideoa ikusi dute, z4ean jokatu, ateak itxita izan den lehen taldeko entrenamenduan animatu eta taldeko bi jokalariekin solasaldi atsegina izan dute. Hector Hernandez eta Iraia Iparragirre jokalariak Amets Bateko umeekin izan dira. Ikasleek galderak egin eta, ondoren, klaseetan banatuta, taldeko argazkiak atera dituzte. Dibertsioa ez da hemen amaituko. Arratsaldean Donostiako Aquariumera joateko aukera izango dute, Real Sociedad Fundazioko babeslea dena, eguna borobiltzeko. Gainera, ume taldea larunbatean Anoetan izango da Atletico de Madrid-en aurkako partidan. Jardunaldia nolakoa izan den ikusi nahi duzu? Bideoa ikusi ezazu.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!