Errege bezpera

Ilusioa eta opariak partidan

Vilarrealen aurkako igandeko partida oso data berezian jokatuko da. Errege Egunaren bezperak beti ilusioz betetzen ditu etxeko txikienaki, hilaren 6a iritsi eta Ekialdetik ekartzen dizkieten opariez gozatu ahal izateko gogoz.

Reale Arenako partida are egun bereziagoa egiteko, txikienei zuzendutako hainbat ekintza burutuko dira. Lau atea eta dendaren bitartean kaxa handi bat jarriko da haurrek Errege Magoei zuzendutako gutuna eman ahal izan dezaten. Gure Txurdin maskota ere han egongo da, hainbat pajerekin, haurrek Errege Magoei zuzendutako gutuna eman ahal izan dezaten. Txurdin arduratuko da Melchor, Gaspar eta Baltasarri helarazteaz. Partidari begira, mila bozinatik gora banatuko dira harmaila familiarrean, gure estadioan urtea hasiko duen norgehiagokari ahal bada giro handiagoa emateko.

Baina sorpresak ez dira hor amaituko, partida amaitzean taldeak sinatutako baloiak jaurtiko baitituzte futbolariek harmailetara. Gozatzeko eguna izango da Reale Arena zapaltzen den unetik partida amaitu eta minutu gutxira arte. Dena txikienen ilusioagatik.





Aipatutako ekitaldian, REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek web gunean edo sare sozialetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/196/7/8d0dd67c-c4eb-4333-bd76-1bf056ac714e.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!