REAL SOCIEDAD - ATHLETIC CLUB (IGANDEA 12:00)

Ilusioz beterikod derbia

Asteburu honetan, denboraldiko partida berezienetako bati egingo dio aurre Realak. Txuri-urdinek Athletic Cluben aurkako derbia jokatuko dute, igandean, azaroaren 16an, 12:00etan, eszenatoki paregabe batean: Anoetan.

Taldea momentu bikainean iritsiko da hitzordura. Arturo Ruizen jokalariek beste garaipen sendo eta bikain bat kateatu zuten, talde-lanean zein eraso-jokoan maila handia erakutsiz. Realak indarra, eraginkortasuna eta gero eta nortasun argiagoa uztartzen ditu; horiek guztiak derbi berezi eta zirraragarria bizitzeko ilusioa pizten dute. 

Athletic Club ere aurkari exijentea izango da, talentu gazte eta bloke lehiakorra dituen taldea, mota honetako partidetarako bere onena gordetzen duena. Giro beroa espero da harmailetan, eta bi taldeak prest egongo dira euren guztia emateko.


BIGARREN TALDEA

Bigarren taldeak ere jardunaldi garrantzitsua du aurretik. Aurreko asteburuko erakustaldiaren ondoren Aitor Resenderen jokalariek Burgosera bidaiatuko dute bertako taldearen aurka jokatzeko, igandean, 12:00etan.

Taldeak sentsazio oso onak pilatu ditu eta dinamika horri etxetik kanpo ere eutsi nahi dio. Joko bizi eta lehiakorrarekin, txuri-urdinek beste garaipen bat lortzea izango dute helburu, ligan duten ibilbide bikaina berresten jarraitzeko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!