EUSKAL DERBIA | ANOETA (AZAROAK 16 - 12:00)

Eskuragarri dituzue sarrera eta gonbidapenak!

Gure emakumezkoen lehen taldeak Anoetan jokatuko duen partidaz gozatzeko sarrerak jada eskuragarri daude. Azaroaren 16an, igandea, 12:00etan, gure jokalariek Athletic Club hartuko dute derbi zirraragarri batean

Horrez gain, urte amaierara arteko etxeko partida guztietarako sarrerak eros daitezke.

EROSI SARRERAK

Bazkideentzako gonbidapenak

Emakumezkoen taldeko bazkide esklusiboek, euren txartelarekin Anoetara sartzeko aukerarik ez dutenez, bi gonbidapen jasoko dituzte partidara lagun batekin joateko.
Gonbidapenak posta elektronikoz bidaliko dira azaroaren 13an, ostegunean.

Bestalde, klubeko bazkideek bazkide-txartelarekin sartu beharko dute estadian. Nahi dutenek gonbidapen gehigarri bat eska dezakete gaitutako inprimakiaren bidez.

Inprimakia azaroaren 13ko osteguneko 12:00ak arte egongo da zabalik, edo gonbidapen-kopurua agortu arte. Epea amaitutakoan, gonbidapenak inprimakian adierazitako helbide elektronikora bidaliko dira.

BETE GONBIDAPEN-INPRIMAKIA

Egin zaitez emakumezkoen taldeko bazkide esklusiboa!

Oraindik ez bazara emakumezkoen taldeko bazkide esklusiboa, eman izena eta gozatu abantaila bereziez, hala nola gonbidapenez eta komunikazio pertsonalizatuez.

EGIN ZAITEZ BAZKIDE!

Autobus-informazioa

Datozen egunetan zabalduko da partidara joateko autobus-txartelak erosteko epea.
Salmenta azaroaren 7tik (ostirala) azaroaren 12ra (asteazkena), 10:00ak arte egongo da zabalik.
Prozesuari buruzko xehetasun gehiago laster jakinaraziko dira.

Bi linea egongo dira erabilgarri:

  • 1. linea: UROLA KOSTA – Geldialdiak: Legazpi, Zumarraga, Azkoitia, Azpeitia, Zestoa eta Zumaia.
  • 2. linea: DEBA-GOIENA – Geldialdiak: Arrasate, Bergara, Elgoibar eta Deba.

Lineak autobusek gutxienez %50eko okupazioa lortzen badute bakarrik jarriko dira martxan; bestela, zerbitzua bertan behera geratuko da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!