REAL SOCIEDAD - ATHLETIC CLUB (ANOETA, 12:00)

Eider Saez derbiko festara batzen da

Igande honetan, azaroaren 16an, eguerdiko 12:00etan jokatuko den Real Sociedad – Athletic Club derbiaren atarian Eider Saez abeslariak musika ekitaldia eskainiko du Anoetan. Klubak ohikoa den bezala, derbiko egun handietan tokiko artistak ikusarazteko apustua berretsiko du horrela. Lazkaon jaioa (1998), Saezek Nøgen taldeko ahots gisa egin zuen salto musikara, 2022tik bakarkako ibilbidea lantzen ari da, eta ordutik, Loratzen izeneko bere lehen EParekin euskal pop-rock eszenan sendotu da. Bere emanaldiarekin, estadioan giro berezia sortuko du, partida hasi aurretik zaleak eta taldea are gehiago elkartuz.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!