Emakumezkoen taldeak bosgarren garaipena jarraian bilatuko du larunbat honetan, 18:30etan, Levante UD taldearen aurka, Buñol kirol instalakuntzetan.
Gipuzkoarrek ilusio bereziarekin egingo diote aurre, izan ere, Donostira itzultzean sekulako errekonozimendua izango dute, urrezko danborra hain zuzen ere. Omenaldi honekin jasotako indarrez gain, Reala hain dinamika onean dago, daukan konfiantzak Levante UDren mailako talde bat irabaztera eraman ditzakeela.
Valentziarrak ez dute galdu azken zazpi partidetan, bost garaipen eta bi berdinketa lortuz. Levante UD taldeak bost puntu gehiagorekin daude sailkapenean, partida bat gehiago jokatu dutelarik. Bi taldeak, hemendik denboraldi bukaerara, antzeko helburuengatik ari dira borrokan eta, beraz, partida oso parekatua izango da.
Urrezko danborra jasoko ekitaldira poztasun plus batekin joan nahi dute realzaleek. Gol katean ikusi ahal izango da partida.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin