Sansek Teruel hartuko du larunbat honetan Zubietan. Txuri-urdinek Real Union mendean hartu zuten iragan asteburuan Galen eta inertziari eutsi nahi diote azken hiru neurketetatik bitan irabazi ostean. Horretarako, Terueli irabazi beharko diote; denboraldiko unerik onenetako batean helduko dira, azken postuan hilabete batzuk eman eta gero eta orain salbaziotik hiru puntura egonez. Garaipen berri baten bila. Aupa Sanse!
REAL C – UTEBO FC (LARUNBATA, 20:15)
            REAL C – UTEBO FC (LARUNBATA, 20:15)
Gure hirugarren taldea Zubietan Naxara mendean hartzetik dator eta gauza bera egin nahi du etxean jarraian jokatuko duen bigarren partida honetan playoff postuetan dagoen talde baten aurka.
PARTIDAK ZUZENEAN
            PARTIDAK ZUZENEAN
Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:
Larunbata:
10:30 Ohorezko Kadetea – Ostadar SKT (RSTV)
12:45 Euskal Kadetea – Danok Bat (RSTV)
20:15 Real C – Utebo FC (RSTV)
Igandea:
12:30 Emakumezkoen C taldea – Deportivo Alaves B (RSTV)
Real Sociedad TVk emango dituen neurketak gure YouTubeko kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira zuzenean.
    
                    
                
Disfruta de tu nuevo carnet digital	
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin